XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta iñor iltzean ere berdin. Baiña kanpai-soiñu diferenteak oso.

Gizasemea bazan, modu batera; eta emakumezkoa bazan, beste batera.

Guk ezagutzen genduan kanpai-otsetik, gizasemea zan edo emakumezkoa zan, etxetik.

Beste onoko txiste au ere entzun izan diot nik norbaiti ere.

Ez dakit zeiñi, baiña bateonbati.

Ez da nik sumatua beintzat.

Lezo'n gertatua zala esan zidan neri, eta apaiza ta sankristauaren artean sumatua zala.

Oso beartsu bizi omen ziran apaiza ta sankristaua, ta an bai omen zegoan, elizako bodegan, Santo Kristo zarren bat alperrik; eta eliz-inguruan lurrean zuloa egin da sartuko zutela, ta arto-ale batzuk nastu lurrari, ta urrengo egunean, txerriak an ibiltzen zirala ta arto-usaian aiek aterako zutela lur gaiñera.

Ala atera omen zuten.

Eta milagroa izan zala ta jendea erruz asi omen zan ara biltzen.

Eta apaiza ta sankristaua ondo bizitzeko moduan jarri omen ziran.